XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik, beren azala guztiz elastikoa izanda, badute zimurtzeko aukera uraren zurrunbiloen arabera, eta horregatik dira hain abaila handia (100 kilometro orduko) hartzeko gai.

Beste izurde famatua Tursipos izenekoa dugu.

Animalia honen ospea aquarium deritzonetan zabaldu egin da, eta bertan ikuslegoak zetazeoaren izugarrizko jauziak behatu ditzake.

Lau metrotako izurde honek (bere lagunen artean handienetakoa) burutzen dituen jauziak 7 metrotakoak izatera hel daitezke.

Izugarri ederra da ikustea, jauziak egin baino lehen, nola dabilen igerian piszina borobilean barrena abiada handiz eta buru tontorra ur gainetik daramala.

Zergatik du burua uretatik kanpo eramateko ohitura?.

Azkeneko honen arrazoia da eboluzioak animalia hauengan moldatu duen anatomia aldaketa bitxia.

Zetazeoak oraindik lehorrean zebiltzenean, arnasa ahotik hartzen zuten, baina itsasoratuz gero, giro berriari egokitzeko sudur zuloak lekuz aldatu behar izan zituzten eta era horretan izurdeak (eta haiek bezala beste zetazeo guztiak) egun, ur gainera azaltzen direnean, gaineztatzen duten lehenengo partea, arnasa hartzeko zuloena da, hori bai: oreka aerodinamikoa suntsitu gabe.

Arnasa hartzeko zulogunea garbi azaltzen da irudian.

Horregatik hain zuzen, izurdeek oxigenoa hartu nahi dutenean kanporatzen duten lehen partea burua izaten da eta ez ahoa.